Gure negozioa familiakoa da, bai jabetzari dagokionean eta baita kudeaketari dagokionean ere, eta horregatik, gure komunitatearekin zorretan eta konprometituta sentitzen gara. Hori dela eta, ANTZIOLA OKINDEGIAk herriko elkarteei laguntza ematen die eta parte hartzen du haiek antolatzen dituzten jarduerak babestuz. Lehiaketak, dastatzeak eta beste jarduera batzuk ere antolatzen ditugu.



Albisteak

La Paz Ospitaleko elikadura eta dietetika saileko aztertzaile talde batek, Carmen Gómez Candela eta Viviana Loria Kohen adituen zuzendaritzapean egindako azterketa zientifiko baten emaitzen berri eman zuen joan den apirilaren 7an. Azterketak konparaketa bat egiten zuen gizentasunak jotako bi emakume-taldeen artean. Taldeetako batek ogia osagai zuen dieta hipokalorikoa jarraitzen zuen eta besteak, berriz, ogi gabea. Gómez Candela medikuaren esanetan, badago uste oker bat zabaldua eta zera da, argaltzeko dieta batek nahitaezkoa duela ogia baztertzea. Hori ez dagoela justifikatua dio Gómez medikuak.

Azterketaren ondoriorik nagusiena zera da, gizentasunak jotako gaixoak dieta hipokaloriko orekatua jarraituz gero, emaitzak berdinak direla ogia janda ala jan gabe.

 

Okinak aspalditik kexatzen ziren ogiak gizendu egiten duelako uste oker hori oso errotuta zegoelako gizartean, nahiz eta azterketa zientifiko seriorik ez zegoen uste horren oinarrian. Gaur egun, Gómez medikuaren azterketa hau tresna garrantzitsua da jendeari ulertarazteko ogia elikagai oso inportantea dela dieta orekatu eta osasuntsu bat egiteko.



Azken albisteak

ANTZIOLA OKINDEGIAk txokolatezko zapore berriak ditu dastatzeko

 

Txokolatezko zapore berriek konbinaketa oso originalak dituzte (franbuesa eta kanela, pipermin gorria eta txokolate beltza, txokolatea eta mandarina) eta gure moka bezalako gutizia misteriotsuak.



ANTZIOLA OKINDEGIAK bere lekua Interneten

 

Okindegiaren orrialdeak irudien galeria bat du, dendari buruzko informazioa eta filosofia, eta bertara iristeko argibideak eta harremanetarako moduak.


Prentsa


Kalitatea, tradizioa eta sorkuntza berritzaileak, horiek dira gure konpromisoak, eta horrexegatik pentsatzen dute gure bezeroek ANTZIOLA OKINDEGIa dela “okindegi onena”